Omenaldiak balioan jarri zuen elkarteak azken urteetan euskal mozketaren alde egindako lana eta lortutako mugarri historiko guztiak.

Euskal Herriko Ardi Moztaileen Elkarteak bere ibilbidearen aitortza publikoa jaso zuen pasa den larunbatean Bedaronan (Bizkaia) egindako ekitaldian. Ea, Bedarona eta Natxituko eragileek, Eako Udalak eta Bertoko Azoka taldeak bultzatutako omenaldiak balioan jarri zuen elkarteak azken urteetan euskal mozketaren alde egindako lana eta lortutako mugarri historiko guztiak.

Bere ibilbidean zehar, EAME gogor ari da lanean lehen sektorearen profesionalizazioaren alde eta moztaile berriak trebatzen. Halaber, lehiaketak eta erakustaldiak antolatzen dihardute eta Euskal Herria nazioarteko txapelketetan ordezkatzen dute. Gauzak horrela, azken urteetan, euskal ardi mozketa errekonozimendu handiak lortzen ari da Euskal Herrian zein nazioartean.

“Euskal moztaileok, gure txikitasunean, Euskal Herrian eta mundu mailan, gauza handiak lortzeko gai izan garela erakutsi dugu. Euskal ardi mozketaren inguruan egindako ahalegin kolektiboak bere fruituak ematen jarraitzen dihardu”, azpimarratu dute euskal moztaileek.

Elkarteak egindako herri aitortza eskertu nahi die erakunde antolatzaile guztiei eta larunbatean bertaratutako pertsona guztiei, eta nabarmendu nahi du omenaldi hau beren dedikazioarekin proiektu honen hazkundean lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei dagokiela. “Aitorpen hau beren ilusioari eta konpromisoari esker euskal ardi mozketa hazten eta balioan jartzea ahalbidetzen duten pertsona eta eragile guztiena da. Eskerrik asko proiektu honengan sinesteagatik eta gure hauspo bilakatzeagatik!”, nabarmendu dute.

Elkarteak orain arteko ibilbideak markatu duen ilusio berarekin egin nahi dio aurre etorkizunari: “euskal moztaileok gure historia idazten jarraitzeko pertsona, eragile eta erakundeen indarrak batzen jarraitu behar dugu. Elkarteko ateak parez pare zabalik daude edonorentzat. Gure proiektura pertsonak gehitzen eta lankidetzak sendotzen jarraitu behar dugu. Jalgi ardien mundura gurekin!”, gehitu dute.

Euskal Herriko Ardi Moztaileen Elkarteak lanbide eta kirol hau ezagutzeko interesa duten pertsona guztiak animatzen ditu bere jardueretan parte hartzera eta herri proiektu honen parte izatera.

Euskal moztaileok, gure txikitasunean, Euskal Herrian eta mundu mailan, gauza handiak lortzeko gai izan garela erakutsi dugu. Euskal ardi mozketaren inguruan egindako ahalegin kolektiboak bere fruituak ematen jarraitzen dihardu.

EHko moztaileek

Aitorpen hau beren ilusioari eta konpromisoari esker euskal ardi mozketa hazten eta balioan jartzea ahalbidetzen duten pertsona eta eragile guztiena da. Eskerrik asko proiektu honengan sinesteagatik eta gure hauspo bilakatzeagatik!

EHko moztaileek

Euskal moztaileok gure historia idazten jarraitzeko pertsona, eragile eta erakundeen indarrak batzen jarraitu behar dugu. Elkarteko ateak parez pare zabalik daude edonorentzat. Gure proiektura pertsonak gehitzen eta lankidetzak sendotzen jarraitu behar dugu. Jalgi ardien mundura gurekin!

EHko moztaileek

Leave a Reply