Euskal Ardi Moztaileen Elkartearen, Maria Clé Lealen eta Arabako Foru Aldundiaren Lankidetza Latxa ardiaren artilearen erabilera eta birbalorizazioaren aldeko aldarria da

  • Tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu proiektuak. Tokiko materialek duten potentzialaren erakusle
  • Diseinua ausarta da eta horrelako txapelketetan erabiltzen diren uniforme tradizionaletatik erabat urruntzen da
  • Bertako artilea toki berri batean kokatzen du, merezi duen lekua eta balioa emanez

Zeelanda Berrira doan Euskal Herriko selekzioko moztaileek eta artilariek Latxa artilearekin egindako uniformeak izango dituzte Golden Shears Munduko Txapelketan. Proiektua Euskal Ardi Moztaileen Elkartearen eta Maria Clé Leal diseinatzailearen elkarlanaren arteko emaitza da eta Arabako Foru Aldundiaren babesa du. Latxa artilea, gurea, eremu berri batean kokatzen du, benetan merezi duen lekua eta balioa emanez.

Lankidetza Latxa ardiaren artilearen erabileraren eta birbalorizazioaren aldeko aldarria da. Tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu proiektuak. Tokiko materialek duten potentzialaren erakusle. Lehen sektorearen baloreak, ondarea, jakintza, nortasuna eta identitatea Zeelanda Berrira eramatea ahalbidetuko du. “Dotore jantzita izango ditugu soinean mundialean uneoro ezaugarri horiek”, nabarmendu dute moztaileek eta artilariek.

“Moztaileen elkarteak aldarrikatu eta erakutsi nahi du bertako artileak duen balorea. Munduko Txapelketan, euskal moztaile eta artilariak, Latxa artilearekin, gurearekin, egindako uniformeak izango ditugu. Bertako produktua. Bertako eskulana. Tokiko erakundeekin batera. Km 0 deritzona. Elkarlan hau eredu izan dadila aurrerantzean ere”, gehitu dute.

“Euskal artileak merkatuan balioa izan dezan, lehenik eta behin guk geuk aitortu behar diogu. Egitasmo hau horren adibide garbia da. Euskal artilea euskal lurraldearentzako benetako aukera ekonomiko, soziala eta ingurumenerako onuragarria baita. Guk horretan sinesten dugu. Hori aldarrikatu nahi dugu. Gure gizartearen esku dago”, aldarrikatu dute.

Uniformeak, Euskal Herritik mundura

Maria Clé diseinatzaileak sortutako uniformeak bilduma lerro garbiko arropa erosoak dira, txapelketaren testuingururako egokiak. Euskal Herriko selekzioaren adierazgarri bilakatuko dira Munduko Txapelketan.

Diseinuetan tonu gris, itsastar eta gordina erabili da, estetika soil eta garaikide baten aldeko apustua eginez. Diseinua ausarta da eta horrelako txapelketetan erabiltzen diren uniforme tradizionaletatik erabat urruntzen da.

Piezek, gizonezkoen eta emakumezkoen ebakidurak dituzte eta uniformearen kontzeptua birdefinitzen dute. Elkartearen esentzia jasota dago bertan. Aktuala da. Dotorea. Tokikoa. Gure artilearekin egina.

Moztaileen elkarteak aldarrikatu eta erakutsi nahi du bertako artileak duen balorea. Munduko Txapelketan, euskal moztaile eta artilariak, Latxa artilearekin, gurearekin, egindako uniformeak izango ditugu. Bertako produktua. Bertako eskulana. Tokiko erakundeekin batera. Km 0 deritzona. Elkarlan hau eredu izan dadila aurrerantzean ere.

EHko moztaileek

Euskal artileak merkatuan balioa izan dezan, lehenik eta behin guk geuk aitortu behar diogu. Egitasmo hau horren adibide garbia da. Euskal artilea euskal lurraldearentzako benetako aukera ekonomiko, soziala eta ingurumenerako onuragarria baita. Guk horretan sinesten dugu. Hori aldarrikatu nahi dugu. Gure gizartearen esku dago.

EHko moztaileek

Leave a Reply