Dokumentala, asteazken honetan, apirilaren 1ean, 22:20ean, estreinatuko da ETB1en

  • ETBk ekoitzitako ikus-entzunezkoak Euskal Herriko selekzioak Munduko Txapelketan egindako bidea eta bizitako esperientzia jaso du barrutik

Asteazken honetan, apirilaren 1ean, 22:20ean, ETB1en estreinatuko da “Moztaileak munduan” dokumentala. ETBk ekoitzitako ikus-entzunezkoak  Euskal Herriko selekzioak Munduko Txapelketan egindako bidea eta bizitako esperientzia jaso du barrutik. Euskal Herriko moztaileak lehen aldiz aritu dira lehian mundu mailako hitzordurik handienean eta mugarri historikoak idatzita itzuli dira.

Ikus-entzunezkoak, lehiaketa ez ezik, entrenamenduak, Zeelanda Berriko egokitzapen prozesua eta jada Euskal Herriko moztaileen historiaren parte den abentura baten unerik gizatiarrenen erakusle da. “Elkarrekin marrazten ari garen bidea nolakoa den erakutsiko du; Euskal Herriko moztaileek egindako bidea barrutik nola bizi izan den sentitu dezazuen”.

Zeelanda Berriraino iristeko bidea luzea bezain laburra izan da; gogorra bezain ederra. Determinazioa, konpromisoa eta lan asko egin da horraino iristeko. Orain, esperientzia historiko honen ondoren, urrats handi bat eman izanaren sentsazioarekin da Euskal Herriko Ardi Moztaileen Elkartea. Ilusio handiarekin eta etorkizunera begira onena oraindik etortzeke dagoen ziurtasun betearekin.

“Lorpen hau proiektu honetan sinesten duten bidelagun guztiena da. Euskal Herriko moztaile eta artilari guztiena, modu batera edo bestera babesten gaituzten erakunde, enpresa zein pertsonena, tradizioa bizirik mantentzen duten eta diskrezioz baina profesionaltasun handiz lanean jarraitzen duen lehen sektore osoarena. Hau zuen guztiona da eta zuekin batera bidea marrazten jarraitu nahi dugu”, aldarrikatu dute EAMEko kideek.

Lorpen hau proiektu honetan sinesten duten bidelagun guztiena da. Euskal Herriko moztaile eta artilari guztiena, modu batera edo bestera babesten gaituzten erakunde, enpresa zein pertsonena, tradizioa bizirik mantentzen duten eta diskrezioz baina profesionaltasun handiz lanean jarraitzen duen lehen sektore osoarena. Hau zuen guztiona da eta zuekin batera bidea marrazten jarraitu nahi dugu.

EHko moztaileek

Elkarrekin marrazten ari garen bidea nolakoa den erakutsiko du; Euskal Herriko moztaileek egindako bidea barrutik nola bizi izan den sentitu dezazuen.

EHko moztaileek

Leave a Reply