Golden Shears munduko txapelketa hiru urtean behin ospatzen da. Euskal Herriko ardi-ile moztaileak eta artilariak martxoaren 4tik 7ra Zeelanda Berrian ospatuko den munduko txapelketan lehiatuko gara lehen aldiz. Mugarri historikoa da Euskal Herria munduko 28 herrialderekin batera lehian izatea.

Moztaileok Euskal Herri osoaren ordezkari bilkatuko gara; gure baloreen, ondarearen, jakintzaren, nortasunaren eta identitatearen erakusleiho bilakatuta nazioartean.

Ardi moztaileontzat ohore bat da gure herria ordezkatzea.

Euskal Herriko selekzioa

Munduko txapelketan parte hartuko duten moztaileak 2025eko nazioarteko zirkuituko eta AbadiƱon egindako Euskal Herriko txapelketako emaitzek erabaki dute.