Mugarri historikoa izango da txapelketa eta gure landa-tradizioetan kapitulu berri bat zabalduko du

  • Abadiñoko probalekua Euskal Herriko eta nazioarteko ardi moztaileen topaleku bilakatuko da
  • Euskal Herriko eta nazioarteko 80 moztaile arituko dira lehian
  • Maila handiko moztaileak bilduko ditu txapelketak: Euskal Herriko, Eskoziako, Irlandako, Galesko, Ingalaterrako, Espainiako, Frantziako, Kolonbiako, Alemaniako, Kataluniako, Norvegiako eta Uruguaiko moztaileak
  • Nazioarteko moztaileen artean munduko errekorra egindako Nick Greaves (Ingalaterra) dago

Iristear da Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketaren lehen edizioa. Larunbatean ospatuko da Abadiñoko probalekuan. Euskal Herriko eta nazioarteko 80 moztaile arituko dira lehian Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatu dituen Euskal Herriko eta Nazioarteko Ardi Moztaileen Txapelketetan. Abadiño Euskal Herriko eta nazioarteko ardi moztaileen topaleku bilakatuko da. Goizean egindako agerraldian larunbatean biziko denaren aurrerapena eskaini dute txapelketan parte hartuko duten moztaileek.

Ilusio handiarekin eta gogo biziz gaude. Euskal Herrian lehen aldiz egingo da dimentsio honetako ardi moztaile txapelketa bat. Mimo handiz prestatu dugu. Egun osoko egitaraua osatu da lagun artean zein familian gozatzeko: Euskal Herriko eta Nazioarteko Txapelketak, tresnerien erakustaldiak, umeentzako tailerrak, Eusko Labelen eskutik jan-edana, ardi eta artile produktuen azoka. Ikuskizun eta plan bikain honetaz gozatzeko deia zabaldu nahi dugu Euskal Herri osora. Ederra izango da.

Euskal Herriak artzaintzan sustrai sakonak izan ditu beti. Txapelketaren bidez ondare hori omendu nahi dugu, sarritan ikusezina den lanbide garrantzitsu bat balioan jarriz: ardi moztaileak. Aldi berean, ardi mozte lehiakorra indartu.

Txapelketan Euskal Herriko eta nazioarteko moztaileak arituko dira. Maila handiko moztaileak. Euskal Herriko, Eskoziako, Irlandako, Galesko, Ingalaterrako, Espainiako, Frantziako, Kolonbiako, Alemaniako, Kataluniako, Norvegiako eta Uruguaiko moztaileak.

Teknika, abiadura eta trebezia handiko ikuskizuna izango da: guztira 80  moztaile arituko dira lehian eta Euskal Herri osotik etorritako 1.000 ardiri ilea moztuko diete makinaz eta guraizez. Tartean dira munduko moztaile onenen artean sailkatzen den Nick Greaves (Ingalaterra).

Mugarri historikoa

Mugarri historikoa izango da txapelketa eta gure landa-tradizioetan kapitulu berri bat zabalduko du. Mozketa-trebetasunaren erakusleiho bikaina izango da, baina baita belaunaldi berriek artzaintzan eta nekazaritzan etorkizuna eraiki dezaketenaren erakusle ere.

Eguna amaitzerako, 2026ko Golden Shears Munduko Txapelketan, Zeelanda Berrian, Euskal Herria ordezkatuko duten parte hartzaileak nortzuk izango diren jakingo dugu. Eskerrik beroenak babesle eta laguntzaileei, eta batez ere, gure artzain guztiei — iraganeko, gaur egungo eta etorkizunekoei —. Horiek egiten dute posible gure ametsa errealitate bilakatzea.

Euskal Herriko Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatutako txapelketak, Abadiñoko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren, Urkiola Landa Garapenaren, Eusko Labelen, EKFB-Euskal Kirol Federazioen Batasunaren, Eusko Jaurlaritza-Euskadi Basque Country-ren eta Udalbiltza Euskal Herriko Udalen patzuergoaren babesa du. Halaber, Bizkaiko Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunaren, EITBren, Eako Udalaren, Erromantzazuko Udalaren, Laudioko Udalaren, Venoren, Schimidt Abadiñoren, Etorkiren, Mariezcurrenaren, Atxa Txikiren, Idiazabalen eta Gu ere bai-en laguntza ere badu.

Eskerrik beroenak babesle eta laguntzaileei, eta batez ere, gure artzain guztiei — iraganeko, gaur egungo eta etorkizunekoei —. Horiek egiten dute posible gure ametsa errealitate bilakatzea.

EHko moztaileek

Mugarri historikoa izango da txapelketa eta gure landa-tradizioetan kapitulu berri bat zabalduko du. Mozketa-trebetasunaren erakusleiho bikaina izango da, baina baita belaunaldi berriek artzaintzan eta nekazaritzan etorkizuna eraiki dezaketenaren erakusle ere.

EHko moztaileek

Egun osoko egitarau oparoa

Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) egun osoko egitarau oparoa antolatu du. Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara, lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea izango da Abadiñora gerturatzen diren guztientzat. Gustu eta adin tarte guztientzako programa osatu da: Euskal Herriko eta Nazioarteko Txapelketak, tresnerien erakustaldiak, umeentzako tailerrak, Eusko Label produktuak dastatzeko aukera eta ardi eta artile produktuen azoka.

Goizetik hasiko dira lehiak. Goizaren lehen zatian, eguerdira bitarte, 8:30etatik 13:30etara, Euskal Herriko Txapelketaren eta Nazioarteko Txapelketaren kanporaketak jokatuko dira, makinaz zein artaziz. Arratsaldean, aldiz, 15:00etatik aurrera finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Euskal Herriko Txapelduna eta Nazioarteko Txapelketako selekzio garailea ezagutuko dira arratsalde amaieran. Egun osoan zehar ardi eta artile produktuen artisau azoka egongo da probalekuaren kanpoko aldean.  Probalekuaren atzeko aldean, Herbehereetatik datorren Veno enpresak, “Te Pare Racewell” manga modernoaren erakustaldia egingo du.

Leave a Reply