Skip to main content

Ardi-ile mozteak elkartzen gaitu

Euskal Ardi Moztaileen Elkartea (EAME) gara. Euskal Herrian zein mundu mailan euskal ardi mozketari ikusgaitasuna eskaini nahi diogu. Munduko industriarik zaharrenetakoari merezi duen balioa eta lekua eman.

ELKARLANA

Lehen sektoreari zerbitzu profesionala eskaintzen diegu. Artzaintza babesten eta sustatzen dugu.

ORDEZKARITZA

Nazioarteko ardien ilea mozteko ekitaldietan eta txapelketetan Euskal Herria ordezkatzen dugu.

FORMAKUNTZA

Ardien ilea mozteko, epaitzeko eta artilea sailkatzeko formakuntza eskaini eta bultzatzen dugu.

HISTORIA

Ardi ile mozketa munduko industriarik zaharrenetakoa da. Duela 5.500 urte inguruan kokatzen da bere sorburua, gizartea artilea harilkatzen hasi zen garaian. Harri arotik artilea izan da eguraldi txarraren aurka babesteko egin diren jantzien materialik eraginkorrena. Mendeetan zehar, artilea kentzeko lana guraizeekin egin da. Azken ehun urteotan, teknologien garapenari esker, makina elektrikoek eta artilea mozteko metodo berriek lana azkarrago egitea eta erosoagoa izatea ahalbidetu dute.

~1800

Guraiza tradizionalak

1872

Frederick Wolseley-k sortutako tresna

2024

Heiniger SFX burua

MODALIDADEAK

Ardi-ile mozte munduan hainbat modalitate desberdinak daude. Guraizeaz ala makinaz moztea, artilea bera prentsatzea, sailkatzea, kudeatzea eta hauen teknika guztiak epaitzea besteak beste adibidez. Jarraian, gure lanaren arlo nagusiak azalduko ditugu.

Ardiaren ilea elektrizitate bidezko makinarekin kentzea da. Bowen metodoa erabiliz egiten da, nazioartean ezaguna den teknika eraginkorra. Metodo honek ardiak modu erosoan eta azkar moztea ahalbidetzen du, ilea uniformeki moztuz eta emaitza kalitate handikoa izanik.

Ardiaren ilea eskuzko artaziekin mozteko teknika tradizionala da, Bowen metodoaren arabera egiten dena. Mekanikarik gabe eginda, ilea leunago eta naturalago uzten du. Hala ere, denbora gehiago behar du eta teknika honek eskarmentua duten eskuak behar ditu.

Moztutako artilea maila altuan bereizteko prozesua da, erabilera komertzialerako prest egon dadin. Ardiaren larruazalean dauden artile-zati ezberdinak sailkatzen dira kalitatea, testura eta luzera kontuan hartuta, artileak ahalik eta balio handiena izan dezan.

Ofizialtasuna

Golden Shears Munduko Kontseiluak, aho batez onartu zuen Euskal Herriari beste herrialdeekin batera lehiatzeko aukera ematea. 2023ko ekainaren 21etik aurrera, gure zazpi probintzietako euskal moztaileak nazioarteko ekitaldietan eta txapelketetan lehiatu daitezke gure ikurrinapean. Ohore bat da gure herria ordezkatzea: gure baloreen, gure nortasunaren, gure identitatearen erakusleihoa izatea.

Euskal Ardi Moztaileen Elkartea, EAME

Gurekin harremanetan jartzeko

Olabe auzoa 6, Ea 48287 Bizkaia, Euskal Herria
IFK: G75279729

Sare sozialetan