Euskal Herriko Txapelketa
Euskal Herriko ardi-ile mozketa txapelketaren lehen edizioa irailaren 27an ospatuko da, AbadiƱoko probalekuan. Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatuko txapelketak egun osoko egitarau oparoa izango du. Lehiak, erakustaldiak eta bestelako ekitaldiak jasoko ditu programak.
Orotara, bost lehiaketa egingo dira: Euskal Herriko Txapelketa, Artazizko finala, Senior, Open eta Nazioarteko finala. Euskal Herriko zein nazioarteko ardi moztaileak lehian ikusteko aukera izango da: Espainia, Frantzia eta Eskozia besteak beste.